XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bosgarren agerraldia

Hatsarrean Anne-Sophie eta Franckek koketeria partida bat egiten dute, Marie Angèle sartuko delarik urrats tipiz, eztulño batzu eginez, Oihana sartuko da gero laboratorio langilez beztiturik paperrezko arbela bat ekarriz, konferentzia emateko prest.

ANNE SOPHIE: Miresgarria izan haiz!

Badakik dohaina baduala antzerkiko.

Nola itzulikarazi duan mando hura!

FRANCK: Antzerkia, ontsa futitzen naun antzerki eta gainerateko literaturetaz, nahi niken egiazki arizan.

ANNE-SOPHIE: Ez duk egiazki jokatzeko gutiziarik holako batekin?

FRANCK: Ba, nahi niken sinets nazan, ez dinat batere senditzen, hau ez dun bestea bezain sineskorra.

Eta segur naun biltzeko gisan dela bainan beharko din abilki jokatu.

Honek txekez pagatuko din, eta banko garantiak eta holako hitzak aterako ditin berehala.

ANNE-SOPHIE: Aholku bat egiten ahal diat?

FRANCK: Bota ezan.

ANNE-SOPHIE: Behar hituzke holako jauntziak gehiago erabili, segur nauk efetu haundia egin hezakeela.

FRANCK: Nori?

ANNE-SOPHIE: (Gerezia bezain gorri)

Gure klienteri.

FRANCK: A

(Arte horretan, ixilune pizu hau, baliatuz sartu da Marie-Angèle berokia beharrietaraino (...)